Berriak

Tabira Igeriketa Taldeko gazteek brontzezko domina irabazi dute Espainiako txapelketan

50 metrotan erreleboka aritu dira Julen Azkarate, Erenoitz Barrenetxea, Iñigo Fernandez de Arroiabe eta Adrian Fernandez.

Emozio handiko proba izan da eta azken metroan erabaki dira dominak. Azkenean brontzezkoa eskuratu dute eskualdeko igerilariek.

Espainiako salbamendu eta sokorrismo txapelketa Torreviejan (Alacant, Valentzia) ari dira lehiatzen egunotan. Durangoko taldeak zortzi ordezkari eraman ditu. Arratsalde honetan zein asteburuan zehar beste hainbat probatan parte hartuko dute.

Fuente: anboto.org