Berriak, Salbamendua

Klubak 12 sorosle izango ditu Santanderren apirilaren 26 eta 27ko asteburuan.

 

 

Tabira Igeriketa Taldea denboraldiko lehen hondartza hitzorduan izango da. Asteburu honetako ll Spanish Spring Beach Cup-a Santanderreko Sardineroko lehen hondartzan egingo da eta bertan 12 kirolarik ordezkatuko dute Kluba: 10 gizonezko sorosle eta 2 emakumezko. Kategoriari dagokionez, 5 absolutu, 4 junior eta 3 kadete izango dira.

Lehiaketa honen lehen edizioa leku berean ospatu zen eta emaitza bikainak ekarri zizkigun: Ibai Rodriguezek urrezko domina lortu zuen Sprint proban, eta Adrian Fernandezek Sprint proban hirugarren postua eskuratu zuen, baita Iker Asiainek ere, Nadar Surf proban hirugarren izan baitzen. Horrez gain, klubak hainbat final eta emaitza on lortu zituen. Gure kirolariek aurreko edizioko emaitzak berdintzeko edo hobetzeko borrokatuko dute.