Klubeko 11 kirolarik hartuko dute parte asteburuan Nojan, Kantabriako herrian, beste hitzordu garrantzitsu batean salbamendu eta sorospenarekin.
Noja izango da berriz ere II. Spanish Summer Beach Cup txapelketaren egoitza, Tabira Klubeko 11 gaztek hartuko dute parte, kategoria hauetan banatuta: jubenilak, juniorrak eta absolutuak.
Txapelketa honetan bakarkako probak baino ez dira jokatuko, Santanderreko Udaberriko Kopan egin zen bezala. Lehiaketa honela banatuko da: larunbatean egingo dira Sprint, Nadar Surf eta Tabla Lasterketa probak; eta igandean, berriz, gainerakoak: Banderak, Ski eta Ocean.
Aurreko edizioan, klubak bi domina eskuratu zituen, biak hondartzako probetan. Bata, Anes Mokaddem gazteak irabazitako brontzea, jubenil mailako Banderak proban; eta bestea, Ibai Rodríguez-ek irabazitako urrea, junior mailako Sprint proban, Espainiako txapeldun bihurtuz.
Aurten ere, gure kirolariek gogotsu lehiatuko dute goiko postuetan egoteko, eta ahalik eta sentsazio onenekin iristeko urteko azken hitzordura, bi astera izango dena Castellóko Gurugú hondartzan.
Berrikuntza gisa, txapelketa honetan LiveHeats aplikazioa erabiliko da emaitzak unean bertan jarraitzeko. Hona hemen esteka hau aplikazio horretara sartzeko.