Berriak, Salbamendua

Albistea astearte honetan bertan iritsi da, eta igoera bat suposatzen du iazko kirolari kopuruarekin alderatuta, orduan lau izan baitziren zerrendetan sartuak.

Denboraldia amaitzean, Espainiako Salbamendu eta Sorospen Federazioak (RFESS) goi-mailako eta hondartzako teknifikazio zerrendak argitaratu ditu.

Tabirak bost kirolari ditu zerrenda hauetan. Gizonezkoen Absolutu kategorian daude Adrián Fernández, Ibai Rodríguez eta Asier Gómez. Gizonezkoen Jubenil kategorian Anes Mokaddem dago, eta azkenik, Gizonezkoen Infantil kategorian Jakes Garate gaztea aurkitzen da.

Zerrenda hauek kluba eta kirolari hauek denboraldi osoan zehar hondartzako lehiaketetan egindako lanaren isla besterik ez dira.