Tabirako salbamendu eta sorospen denboraldia hasi da
Klubeko kirolari txikienak izan ziren Salbamendu eta Sorospenarekin hasi zirenak emaitza onez betetako jardunaldian
Joan den igandean, Alebin, Benjamin, Infantil eta Kadete mailetako sorosleak Salbamendu eta Sorospeneko igerilekuko probekin hasi ziren. Lehiaketa gure igerilekuan izan zen, Landako igerilekuan goizeko 10:00etan, eta igeriketako probak hauek izan ziren: 200 m oztopoekin, 100 m oztopoekin, 50 m oztopoekin, 4×50 m oztopoekin eta 4×25 m oztopoekin.
Jardualdi ha amaituta, igeriketako lehiaketetarako prestatzen ari dira, eta otsailaren 15ean arratsaldeko 17:00etan Landako igerilekuan egingo den salbamendu- eta sorospen-jardunaldirako ere. Gogorarazten dizuegu “Egutegia” atalean kategoria guztietako lehiaketa guztiak ikus ditzakezuela, Alebinetatik hasita Absolutuetara arte.
Hurrengo hitzordua, Salbamendu eta Sorospenarekin, gure kirolari Jubenil, Junior eta Absolutosek izango dute. Denboraldi honetan Salbamendu eta Sorospenarekin estreinatuko dira otsailaren 8an, Santanderreko “La Alberica” udal igerilekuan. Lehiaketa horretan denborarik onenak lortzen saiatuko dira, datorren martxoaren 1ean eta 2an Valdemoroko (Madril) “Valdesanchuela” udal igerilekuan egingo den Distantzia Laburren Espainiako txapelketarako tokia lortzeko.