Berriak, Salbamendua

Hauek dira Valdemoron, Espainiako distantzia laburreko Txapelketan Tabira ordezkatuko duten kirolariak

Guztira 9 kirolari, 8 mutil eta neska lehiatuko dira asteburu honetan Espainiako txapelketan.

Joan den otsailaren 14an jakin genuen RFESSk (Salbamendu eta Sorospeneko Espainiako Errege Federazioa) argitaratutako partaide zerrenda. Zerrenda horretan gutariko 9 kirolari zeuden, hauek dira:

 

  • Sara Casado: Txapelketa honetan Tabiraren historian izan den emakumezko ordezkari bakarrak proba bakarra igeri egingo du: 50 metro oztopoak.
  • Enaitz Aretxabaleta: Gure kirolari juniorrak banakako bi proba eta bi errelebo igeri egingo ditu guztira; 50 metro oztopoak, non iaz finalista izan zen eta 100 metro supersoroslea. 4×25 metro konbinatuko eta 4×25 metro oztopoko erreleboetan ere egongo da.
  • Iñigo Fernandez: Iazko lorpena berdintzen saiatuko da 50 metro oztopoko finalera iritsiz, baina 50 metroko konbinatuan ere parte hartuko du, eta erreleboen kasuan 4×25 metro oztopokoan eta 4×25 metroko konbinatuan izango da.
  • Gontzal Gago: Txapelketa honetan lehen aldiz parte hartuko du, proba bakar batekin; 50 metro oztopoak.
  • Adrian Fernandez: Proba gehien dituen soroslea, 5 proba guztira, 3 banakakoetan eta 2 errelebo. 50 metro oztopoekin hasiko da, ondoren, 50 metro konbinatua eta, azkenik, 50 metro aletak egingo ditu. Erreleboen kasuan, 4×25 metro Oztopoak eta 4×25 metro Konbinatuan  igeri egingo du.
  • Anes Mokaddem: Jubenil mailako partaide bakarra eta taldeko gazteena, klubeko kide guztiak bezala 50 metro oztopoetan egongo da, horretaz gain 50 metro konbinatua eta 25 metro maniki arrastean egongo da.
  • Jon Beranoaguirre: Junior gazteak distantzia laburreko Espainiako bere lehen txapelketan parte hartuko du proba bakar batekin, 50 metro oztopoak.
  • Erenoitz Barrenetxea: Espainiako laugarren txapelketa jarraian eta 4 proba; banakako bi proba eta bi errelebo. 50 metro oztopo eta 25 metro maniki arrastrea. Erreleboen kasuan, 4×25 metro oztopo eta 4×25 metro konbinatuaren parte izango da.
  • Markel Egido: Durangar gazteak proba bakar batean lehiatuko da: Junior-eko 50 metro oztopoak izango da.

 

Gure kirolariak otsailaren 28an, ostiralean, iritsiko dira Valdesanchuela-ko udal igerilekura, entrenamendu saio txiki bat egiteko. Lehiaketa martxoaren 1ean eta 2an izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, kanporaketa serieak egingo diren goizeko saioan, eta arratsaldeko 17:00etan finalak jokatuko dira. Lehiaketa guztia RFESSMEDIAren webgunearen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.