Berriak, Salbamendua

Ostiral honetan hasiko da salbamenduko hitzordu desiratuena, eta txikienen lehiaketekin emango zaio hasiera.

Klubak 10 kadete eta 4 infantil mailako kirolari izango ditu bertan, guztira 14 sorosle, ostegun honetan Castellóra bidaiatuko dutenak, uztailaren 4an, ostirala, txapelketari hasiera emateko. Lehiaketa 3 egunekoa izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez, RFESSen YouTube kanalera eramaten duena.

Guztira bost proba jokatuko dira: Banderak, Nadar Surf, Tabla, infantil mailakoentzat, Nipper, Sprint erreleboa, Triada erreleboa eta Tubo erreleboa. Kadeteek, horiez gain, banakako Sprint proba ere izango dute.

Gure kirolariek emaitzarik onenak lortzen saiatuko dira, denboraldi osoan zehar azken hitzordu honetarako egindako lanaren ostean. Datorren astelehenean jubenil eta junior mailakoen txanda izango da, eta azkenik, uztailaren 11n hasiko da absolutuen lehiaketa.