Berriak, Salbamendua

Jubenil eta Junior mailako Espainiako Txapelketa Gurugú hondartzan lehiatuko da, astelehen honetan, uztailaren 7an hasita, asteazkena 9ra arte.

Tabirak ere ordezkaritza izango du jubenil eta Junior mailako Espainiako Txapelketan. Guztira 12 sorosle (7 neska eta 5 mutil) iritsi dira Castellóko Gurugú hondartzara, euren denboraldiko azken txapelketa jokatzeko.

Txapelketa hiru jardunalditan banatuko da. Astelehenean, klubak parte hartuko du nadar surf, ski eta erreskate-tabla probetan. Asteartean, uztailaren 8an, jardunaldi biziagoa izango da, sprinta, sprint erreleboa, tabla eta tubo erreleboa lehiatuko baitira. Asteazkenean, banderak eta ocean proben txanda izango da txapelketari amaiera emateko.

Lehiaketa garbia izango da hiru egunez, eta ostegunean jarraituko du absolutu mailakoekin. Orain, indar guztiak ematea eta ahalik eta posturik onenak lortzea besterik ez da falta.