Uztailaren 11 ostiraletik uztailaren 13 igandera bitartean, klubeko kirolari nagusienek Castellóra bidaiatuko dute udako Espainiako Txapelketan lehiatzeko.
Adrián, Erenoitz, Ibon, Gontzal, Asier eta Ibai izango dira asteburu honetan Tabira ordezkatuko duten 6 kirolariak Gurugú hondartzan. Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da RFESSren YouTube kanalean, eta emaitzak unean bertan ikusi ahal izango dira LiveHeats aplikazioaren bidez.
Txapelketa hiru egunetan banatuta egongo da, eta probak honela banatuko dira: ostiralean, txapelketari hasiera emateko, klubak parte hartuko du nadar surf, ski eta erreskate-tabla probetan. Larunbatean, abiadura izango da protagonista sprint, sprint errelebo, tabla eta tubo errelebo probekin. Eta igandean, amaiera emateko, banderak, ocean eta ocean errelebo probak jokatuko dira.
Gure kirolariak prest daude denboraldiko azken hitzordu honetan ahalik eta gehien emateko.