Ekitaldi solidarioak hitzordua baino bi aste lehenago agortu zituen plaza guztiak.
60 pertsona elkartu ziren atzo Landako igerilekuan Durangoko II. Ehun Ehunak txapelketaren bigarren edizioa ospatzeko. Ikusmin handia sortu zuen ekitaldiak; izan ere, abenduaren 24tik plaza guztiak agortuta zeuden, eta Sopelatik etorritako partaideak ere egon ziren.
Aurten, klubak hegalekin edo palekin igeri egiteko aukera gehitu du berrikuntza gisa. Erabateko asmo ona izan da, zailtasun batzuk dituztenei edo lasaiago joan nahi zutenei taldearen ritmora joatea ahalbidetu baitie. Kluba lanean ari da jada datorren urteari begira ekitaldia hobetzen jarraitzeko.
Harmailetako giroa bikaina izan zen; bertaratutakoen animoek eta txaloek asko lagundu zuten igerilari askok 100 serieak amaitu zitzaten. Gainera, aurreko edizioan bezala, ekitaldiak helburu solidarioa izan du: izen-emateekin bildutako guztia Angelman Sindromearen Elkartera bideratu da osorik. Haizea eta Jon bertan izan ziren partaideei babesa ematen eta, amaieran, urera bota ziren guztiekin batera ospatzeko.

Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu guztiei, antolatzaileei, boluntarioei eta babesleei. Edizio honen balorazioa oso positiboa da eta gogoz gaude datorren urtea iristeko esperientzia berriro errepikatzeko.


